Literatur itzulpenen inbentarioa osatu eta aztertu du Manu Lopez Gasenik
Literatura unibertsalaren arloan orain arte zer euskaratu den eta aurrera begira hurrengo jarduerak abiarazi baino lehen- nola jarraitu beharko genukeen proposatu du Manu Lopez Gasenik Literatur itzulpenen inbentarioa eta azterketa (1976-2008) lanean.
Horretarako, 1976-2008 bitarteko literatur itzulpenen datu-base bat osatu du, oraingoz haur eta gazte literatura kanpo utziz, baina filosofia eta beste arlo batzuetako obrak aintzat hartuz.
Euskal literatura-sistema deskribatzeaz gain, Lopez Gasenik sistema horretan nagusi diren itzulpen arauen azterketa egin du, eta, halaber, itzulpen-corpusari buruzko gogoeta. Amaieran, itzulgaien proposamen bat egin du eranskin batean, garai historikoen arabera banaturik.