Sarea, hiztegia balitz bezala

2009 Maiatza 13
Sarea, hiztegia balitz bezala

Linguee bilatzailearen bitartez milioika testu elebidunetan (ingelesa-alemana) bilatu daitezke, bai hitzak, bai esamoldeak. Emaitza bakoitzaren iturriaz informazio zehatza ageri da, adibideez lagundurik gainera.

Linguee tresna egokia da, ingelesaren eta alemanaren artean, aurkitu nahi baduzu :

  • Zein testuingurutan erabili izan diren itzulpenak.
  • Zein maiztasuna duen itzulpen jakin batek.
  • Zein eratan itzulia izan den esamolde jakin bat.

Linguee bilatzaile arrunten gisan erabiltzen da: hitz bat edo esamolde bat galdetuz, emaitzak hizkuntza bietako pareak erakusten ditu, galdetutakoa zehazki edo antzera duten esaldietan. Emaitza ongi antolaturik agertzen da, esamolde formatan multzokatuta, eta maiztasunaren araberako hurrenkeran.

Hitz bakan baten ordez, esamolde bat bilatuta, testuinguru zehatzen araberako itzulpenak aurkitzen ahal dira. Bere datu base handiari esker, beste inon agertzen ez diren terminoak aurkitzen ditu Linguee bilatzaileak.

Linguee bilatzailearen iturri nagusia sare elebiduna da, eta horrekin batera Europako Batasuneko dokumentuak eta patenteen ezaugarriak jasotzen ditu.

Linguee aleman-ingeles hiztegia eskuragarri ipini dute, GNU General Public License baimen libre baten bitartez.