Europako itzulpen merkatuaren azterketa

2009 Apirila 24
Europako itzulpen merkatuaren azterketa

Nazioarteko Itzultzaileen Federazioak (FIT) itaunketa bat sareratu du Europako itzulpen merkatuaren egoera aztertzeko.

Azken urteotan zenbait inkesta egin izan dira, itzulpengintzan ari diren profesionalen egoeraren berri izateko xedez. FIT Europak bere inkesta kaleratu du orain, Nazioarteko Itzultzaileen Federazioko bazkide diren elkarteen kideek erantzun dezaten itzulpen tarifen eta lan baldintzen gaineko galdeketa bat.

Azterketa honen emaitzak baliagarriak izango dira europar itzultzaileen lan baldintzen eta fakturazio bideen gaineko konparazio azterketa bat gauzatzeko. Emaitzak laburturik argitaratuko dira www.fit-europe.org webgunean, eta osorik jasoko dituzte europar elkarte profesionalek.

Galdeketari erantzuteko epea 2009ko maiatzaren 30ean amaituko da.

Aldez aurretik, mila esker zure partaidetzagatik.