Haur eta gazte literaturaren itzulpeneko «Vitoria-Gasteiz» saria
Gasteizeko Udalak kaleratu du «Vitoria- Gasteiz» sarien deia, 2008. urtean haur eta gazte literaturaren alorrean euskaraz argitaratutako itzulpenik hoberenak saritzekoa.
Bi sari emango dituzte:
- Haur literatura (6-12 urte): diploma eta 9.000 euro.
- Gazte literatura (13-18 urte): diploma eta 9.000 euro.
Haur eta gazte literaturaren alorrean, edozein hizkuntzatatik euskarara egindako itzulpen 2008. urtean argitaratuak izan daitezke sariaren gai.
Proposamenak aurkezteko epea 2009ko apirilaren 2tik ekainaren 2 arte izango da.
Argibide gehiago:
Haur eta gazte literaturaren itzulpeneko Vitoria-Gasteiz sariaren oinarriak