Itzulpena eta munduaren lehentasunak
Aldakuntza ekonomiko handien aro honetan, inoiz baino beharrezkoago gertatzen da itzulpena eta hizkuntza gure azpiegituren osagai funtsezkotzat hartzea, nazioarteko esparruetan eragin positiboa izan dezaketen heinean. Itzulpenaren bezereo nahiz hornitzaile izan, zein neurritan eragingo dizue ekonomiaren joerak? Zeine ragimen izan dezake itzulpenak munduko merkataritzan eta politikan? Zenbateraino lagun dezakete itzulpengintzaren esparruko ikerkuntzak eta irakaskuntzak munduaren aurrerakuntzan?
Ikaskuntzaren eta partaidetzaren ardatza harturik, Itzulpenaren Mundua biltzarrak itzulpengintzaren esparruko eragile nagusiak biltzen ditu. Gobernuetako nahiz industrietako ordezkariak, hezitzaileak nahiz ikertzaileak elkartzen dira informazioa partekatzera, eta orobat aztertzera itzulpenaren munduak bezala, itzulpenak munduan dituen eginkizunak.
2009ko maiatzaren 11tik 13ra
Toronto, Kanada
Argibide gehiago:
Le Monde de la traduction