EIZIEren zuzendaritza, indarberriturik
EIZIEk 2009ko otsailaren 28an egin zuen urteko batzar nagusia Iruñean. Aurtengo lan egitaraua eta aurrekontua onartzearekin batera, zuzendaritza berritu du. Besteak beste, Barkartxo Arrizabalaga izango da datozen bi urteetan lehendakari.
Batzar nagusia Iruñeko Txantrea auzoan dagoen Biltoki elkartean bildu zen goizez. Aztergaien zerrendaren barruan ziren 2008ko jardueren eta diru kontuen txostena, 2009ko lan programa eta aurrekontuak, eta zuzendaritza taldea berritzea.
Zuzendaritza talde berria hauxe izango da datozen bi urteetarako:
Bakartxo Arrizabalaga, lehendakari
Miren Ibarluzea, lehendakariorde
Jone Aldamiz-Etxebarria, idazkari nagusi
Iñigo Errasti, diruzain
Xabier Aristegieta, kide
Patxi Petrirena, kide
Iñigo Roque, kide
Ibon Uribarri, kide
Horrez gain, EIZIEren hausnarketa estrategikoa bideratzea erabaki zuen batzar nagusiak.