Lan baldintza kaxkarrek arriskuan jartzen dute literatura itzuliaren kalitatea
Literatur Itzultzaile Elkarteen Europako Kontseiluak (CEATL) azterlan bat argitaratu berri du, Europako hainbat herrialdetako literatur itzultzaileen lan baldintzak alderatzen dituena. Azterlana 2007-2008 aldian bildutako datuetan oinarrituta dago, eta mota horretako lehena da.
Ondorio nagusia, hauxe: Europako ezein herrialdetan, literatur itzultzaileek ezin dute bizibidea atera literatura itzuliz, merkatuak inposatzen dizkien baldintzekin. Zenbait herrialdetan (aberatsenetako batzuk tartean) literatur itzultzaileen egoera negargarritzat jo daiteke. Bere burua ustez garatutzat eta kultura eta hizkuntza anitzekotzat daukan kontinente batez ari garelarik, gizarte arazo larria da. Beste ezeren gainetik, ordea, arazo artistiko eta kulturala da. Zer ondorio ditu egoera horrek gure gizarteen arteko literatur trukeen kalitatean, literatur itzultzaileak beren lanak korrika eta presaka entregatzera behartuta badaude, bizibidea aterako badute?
Azterlana behera kargatzeko, egin klik esteka honetan (ingelesez) edo beste honetan (frantsesez). Bestalde, CEATL erakundearen webgune eraberrituarekin batera eman da ezagutzera azterlana.
"An impressive pool of comparative data" (Budapest Observer).
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu helbide elektroniko honetara: info [a bildua] ceatl.eu