Webgunea itxuraldaturik

2008 Abendua 14
Webgunea itxuraldaturik

EIZIEren webgunea itxuraldaturik ageri da 2008ko abenduaren 19az geroztik. Diseinu garbiagoa eta soilago bat eman nahi izan diogu azalari, eduki batzuk gehiago nabarmendu eta hobeki antolatzearekin batera.

Bi ardatzetara bildu ditugu webgunearen eduki nagusiak:

  • Itzulpen bezeroei begira gure webguneak dituen zerbitzuak: oraingoz, EIZIEkide itzultzaileen datu basea dugu ardatz horretan, baina berehala erantsiko dizkiogu itzulpen bila ari direnentzako gida, eta sarri egindako galderen atal bat.
  • Itzultzaileei begira gure webguneak dituen zerbitzuak: prestakuntza ikastaroak, 2itzuL bloga eta gisakoak.

Albiste nagusi bat ageriko da beti hasierako orrian, baita loturak ere aurreko beste bost albisteetara jotzeko.

Gure Senez aldizkaria ere azalean ageriko da, ez beti azken aleko artikuluez: hiru artikulu hautatuko ditugu, aldian behin, aldizkariaren ale guztietatik, berriekin batera zaharragoak ere gogoan izan ditzagun.

Atal berri bat sortu dugu gure webgunean: itzulpengintzaren gaineko agenda. Ikastaro, biltzar, hitzaldi eta gisakoen berri emango dugu sail berri honetan.

Diseinuaren eta antolaketaren berrikuntza honetan, laguntzaile izan dugu, berriro ere, Eibarko CodeSyntax.