Literatur itzulpenaren jardunaldiak Tarazonan

2008 Urria 30
Literatur itzulpenaren jardunaldiak Tarazonan

Literatur itzulpenaren gaineko jardunaldiak antolatu ditu Tarazonako Itzultzaile Etxeak , 2008ko urriaren 31tik azaroaren 2ra. Egitarauan nabarmentzekoak da, besteak beste, CEATL erakundeak Europako itzultzaileen egoeraz egindako azterlana aurkeztuko dela.

Hitzaldiak eta literatur generoen itzulpen lantegiak (eleberri beltza, zientzia-fikzioa, zinema eta entsegua) izango dira, eta 2007ko Esther Benítez Itzulpen Saria irabazitako Isabel Ferrer eta Carlos Milla mintzatuko dira.

Argibide gehiago:
www.casadeltraductor.com