Xabier Iratzeder, in memoriam
Jean Diharce lapurtar idazle eta itzultzailea, Xabier Iratzeder goitizenaz ezaguna, urriaren 13an hil zen Belokeko abatetxean. Beneditar lekaimea zelarik, euskarara ekarri zuen Salmoen liburua.
Donibane Lohizunen (Lapurdi) jaio zen, 1920ko urtarrilaren 4an. 1941ean fraide egin zelarik, 1972tik aurrera Ahurtiko Belokeko monasterioan bizi izan zen; 1987an, Afrikako Dahomeyn egonaldi labur bat egin , nahiz berehala itzuli zen.
Poesia idatzi zuen batik bat; antzerkia eta kronikak ere bai. Euskaltzain osoa izan zen 1962tik aurrera, eta euskaltzain emeritua 2006ko uztailaren 20az geroztik.
EIZIEren ohorezko bazkide zen. Itun Zaharreko Salmoak euskaratu zituen, latinetik, Xabier Iratzederrek. EIZIEren Itzulpen Antologiaren lehen liburukian ageri dira salmo horietako batzuk argitaratuta. Liburuaren sarreran, edizioaren arduradun Lurdes Auzmendik zioenez, salmoak «abesteko itzuli-egokitu zituen Iratzederrek, eta jatorriz partitura eta guzti argitaratuta daude».
Informazio gehiago:
Jean Diharce literaturaren zubitegian
Argazkia: Zaldiero