Egile-eskubideen balioa, CEDROren agiria, bere hogeigarren urteurrenean
2008
Urria
12
CEDRO sortu zeneko hogeigarren urteurrenean, hau adierazten dugu: · Idazleen, itzultzaileen eta argitaratzaileen lana gizartearen aberasgarritasun intelektualaren oinarrietako bat da. · Egileen eta argitaratzaileen duintasun profesionalaren oinarria Egile Eskubidea da. Legitimoa da beren lanak erabiltzeagatik ordainsari bat eskuratu nahi izatea, baita beren sormen-lana errespetatzea eta babesturik egotea nahi izatea ere.
- Informazioa eta kultura ez dira egile-eskubideak baztertuz eskuratu behar.
- Egile eta argitaratzaileen lanek balio ordeztezina dute hezkuntza, etengabeko trebakuntza eta berrikuntzarako, enpresetan, erakunde publikoetan eta ikastetxeetan.
- Liburuen eta aldizkako argitalpenen sektoreak garrantzi estrategikoa du Espainian: barne- produktu gordinari laguntzen dio, eta lanpostuak sortzen, merkataritza-oreka hobetzen eta atzerrian gure herriaren irudi positiboa sortzen laguntzen du.
Horregatik guztiagatik:
- Botere publikoei eskatzen diegu idatzizko kulturaren sortzaileei gogotik laguntzeko eta haien egile-eskubideak biziki eta kementsu babesteko, Europako beste herrialdeetako errespetu- maila berak lortzeko.
- Egile eta editoreei beren lanen kopia pribatuak egiteagatik ordaintzen jarraitzea eskatzen dugu, kopia horiek masiboki eta bereizketarik egin gabe egiten baitira hainbat motatako gailu eta euskarrien bidez.
- Fotokopia edo digitalizazio bidez liburuen eta aldizkako argitalpenen kopiak erabiltzen dituzten lan- eta trebakuntza-zentro guztiei eskatzen diegu eskubideen titularren aurretiko baimena lortzeko CEDROren erreprodukzio-baimen baten bitartez, legeak exijitzen duen moduan.
- Espainiako hezkuntza-, zientzia- eta kultura-garapenarekin dugun konpromisoa adierazten dugu, baita gure herriko liburutegiek aurrera egiteko duten beharrarekin eta irakurketa sustatzeko politikekin duguna ere.
- Azken hogei urteotako lorpen garrantzitsuak (egile-eskubideen aintzatespena, haien lanen kopiak egiteagatik egileei eta argitaratzaileei ordaintzea, jatorrizko lanaren balioaz gazteak ohartaraztea...) sendotzeko eta handitzeko lanean jarraitzeko asmoa adierazten dugu, eta gizartearen lankidetza eta begirunea eskatzen helburu horiekiko.
Madril, 2008ko uztailak 1