ItzulBaitaren web gunea sortu da

2008 Iraila 29
ItzulBaitaren web gunea sortu da

Iaz aurkeztu zuen jendaurrean EIZIEk ItzulBaita, Euskal Itzulpengintzaren Gunea bilakatzeko helburuz sorturiko proiektua. Urtebeteren buruan, ItzulBaitak web gunea zabaldu du, eta bertan aurkituko duzu elkartearen babesean sorturiko egitura honen berri.

Proiektuaren ezaugarriez gain, orain arte antolatu dituen jarduerak jaso dira bertan. Lotura interesgarriak ere eskaintzen dira, bi ikuspegiren arabera banatuta (itzulpen erabiltzaileak eta itzultzaileak). Antena izeneko sailak, berriz, itzulpengintzarekin lotura duen informazio askotarikoa biltzen du.

Web gunea osatze bidean dago, ikusiko duzuenez, eta ongi etorria izango da edozein iruzkin, sarreran dioen bezala herritar guztiei zabalik baitago ItzulBaita, ez itzultzaileei soilik.