Itzulpen espezializatuari buruzko munduko biltzarra
Hizkuntzak eta kulturen arteko elkarrizketa mundu globalean hartu du ikurburutzat 2008ko Itzulpen espezializatuari buruzko munduko biltzarrak. Itzulpen espezializatuaren zeregina nabarmendu nahi du, eleaniztasuna sustatu eta zabaltzeko bidean. Biltzarra Habanan (Kuba) izango da, 2008ko abenduaren 8tik 13ra.
Biltzarra MAAYA sareak eta Unión Latina erakundeak antolatu dute, UNESCOren 2008, Hizkuntzen Nazioarteko Urtea ekimenaren barruan.
Biltzarraren gai nagusiak dira:
- Informatika, Internet eta itzulpena: eraginkortasuna eta eragimena.
- «Itzulpena garestia eta geldoa da», edo elebakartasunaren gezurrak.
- Itzulpena nazioarteko erakundeetan, patenteetan eta arauetan.
- Itzultzailea elkarrizketan ikus-entzunezko materialen editoreekin eta ekoizleekin.
Itzulpen espezializatuari buruzko munduko biltzarreko izen-ematea on-line egin daiteke.
Argibide gehiago:
Unión Latina-ren webgunean