Iberiar literaturen arteko harremanei buruzko nazioarteko solasaldia
Datorren 2009ko ekainaren 18tik 20a arte Bartzelonan nazioarteko solasaldi bat izango da, helburu eta mintzagai nagusitzat izango duela iberiar penintsulen arteko harremanak aztertzea. Relibe deritzote aipatu hizketaldiari, eta antolatzaileen artean, ondokoak daude: Grupo de Investigación, Traducción, Recepción y Literatura ( Universitat Pompeu Fabra ), eta Grupo de Investigación Consolidado TRELIT, Traducción y Recepción de las Literaturas ( Universitat de Barcelona ). Pompeu Fabra unibertsitateko Itzulpen eta Interpretazio Fakultatean izango da.
Helburu nagusia izango da iberiar hizkuntzen arteko harremanak analizatzea, besteak beste, ondoko ardatz edo gidalerro nagusiak oinarri: iberiar hizkuntzen arteko itzulpengintza, autoitzulpena iberiar hizkuntzen soroan, halako hizkuntzen elkarrenganako presentzia eta elkarreraginak, iberiar hizkuntzek atzerriko hizkuntzei egindako harreraren konparazioa, atzerriko hizkuntzek iberiar literaturei egindako harreraren konparazioa. Aipaturikoez gain, batzorde zientifikoak bestelako proposamen batzuk ere izan litzake kontuan.
Komunikazio proposamenak bidaltzeko mugaeguna 2008ko irailaren 30a izango da. Antolamendu batzordean ondoko lagunak daude: Enric Gallén; Francisco Lafarga eta Luis Pegenaute; idazkaritzan dira J. Miquel Ramis (Pompeu Fabra Unibertsitatea) eta Cornelia Eisner (Pompeu Fabra Unibertsitatea).
Hizlarien artean, ondokoak izango dira: Daniel-Henri Pageaux (Sorbonne unibertsitatea), inaugurazio hitzaldia; Leonardo Romero Tobar (Zaragozako Unibertsitatea), itxierako hitzaldia; Fernando Cabo (Santiago de Compostelako Unibertsitatea); Víctor Martínez-Gil (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa); Francesc Parcerisas (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa); Julio-César Santoyo (Leongo Unibertsitatea).
Komunikazioen atalean. Karlos del Olmok bat aurkeztuko du, EIZIEk kudeatzen duen Literatura Unibertsala bildumaren eta euskaraturiko gainerako literaturaren arteko harremanak aztertuko dituena.
Ponentziak gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, gailegoz eta portugesez aurkeztea dago; inskripzio tasak 50 euro dira partaideentzat eta 100 euro ponentziagileentzat.
Argibide gehiago:
Las relaciones entre las literaturas ibéricas