BERRIA egunkaria - Zuzentzaile-Itzultzaile beka

2008 Uztaila 11
BERRIA egunkaria - Zuzentzaile-Itzultzaile beka

BERRIA egunkariak "Zuzentzaile-itzultzaile praktikarako sarbide programa" jarri du martxan, unibertsitate titulua (erdi edo goi mailakoa) duten gazte esperientzia gabeei zuzenketa eta itzulpengintza praktikan lantzeko aukera emateko.

Bekaren iraupena 12 hilabetekoa izango da, 2008ko urriaren 1etik 2009ko irailaren 30era. Bekaren dedikazioa astean lau egunekoa izango da.

Eskaerak aurkezteko epea 2008ko irailaren 8an amaituko da.

Bekaren ezaugarriak, baldintzak, eskaera orria eta gainerako informazioa hemen aurkituko dituzu.