"Vitoria-Gasteiz" Haur eta Gazte Literaturako Itzulpen Sariak - EPE BERRIA

2008 Uztaila 3
"Vitoria-Gasteiz" Haur eta Gazte Literaturako Itzulpen Sariak - EPE BERRIA

"Vitoria-Gasteiz" itzulpen sarien 2008. urteko edizioa dela-eta, epe berria zabaldu da gazte-literaturaren atalean euskarara egindako itzulpenik hoberena --2007.an argitaratua-- saritzeko.

2008ko uztailaren 31 arte aurkeztu ahal izango dira lanak (2008ko ekainaren 30eko ALHAO). Gainerako baldintzak ez dira aldatu (2008ko apirilaren 2ko ALHAO).

Dakizuenez, haur eta gazte literaturaren alorrean euskaraz argitaratutako liburuaren eta horren jatorrizkoaren ale bana aurkeztu behar dira.

Hemen ikus dezakezu PDF formatuan deialdia: Vitoria-Gasteiz Haur eta Gazte Literaturako Itzulpen Sariak