Esan osteko eta aldi bereko interpretazio ikastaroa - 2008
Helburua Interpretazio lanbiderako prestatzeko beharra dutenei begira eratzen den ikastaro honekin horixe da lortu nahi dena: teknika horietan trebatzeko aukera ematea ikasketen bidez horretarako aukerarik izan ez dutenei, edo ikasi den arren praktikatzen jarraitu nahi dutenei. Esan ostekoarekin ekingo zaio, lanbidean horretan jardungo ez bada ere, aldi berekorako prestakuntzaren oinarria delako. Egutegia eta ordutegia Irailaren 16an hasi eta azaroaren amaieran bukatuko da. Astean bi egun (astearte eta ostegunetan), egunean hiru ordu, arratsaldez, esan ostekoan 30 ordu sartuko dira eta beste 30 aldi berekoan. Aurreinskripzioa eta ikastaroari buruzko informazio gehiago