Literatura Unibertsala bildumako bi ale aurkeztuko dira
EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman beste bi itzulpen argitaratu dituzte bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek.
Noiz: 2008ko uztailaren 4an, goizeko 11:00etan.
Non: Donostiako Udal Liburutegian (sarrera San Jeronimo kaletik).
Bertan izango dira:
- Jose Antonio Rodriguez Ranz, Euskara Sustatzeko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzatik
- Oskar Arana, EIZIEko lehendakaria
- Karlos Zabala eta Karlos del Olmo, itzultzaileak
- Xabier Mendiguren (Alberdania eta Elkar argitaletxeen izenean).