Itzulpen literarioari buruzko udako eskola
Itzulpen Literarioaren Britainiar Zentroak antolaturik, udako eskolak idazleak eta itzultzaileak elkartzen ditu, aste beteko lan trinkoa egitera, literatura itzulpengintzaren gaineko lantegi, mahai inguru, mintegi eta irakurraldietan.
Itzulpen literarioari buruzko udako eskola 2000. urteaz geroztik antolatzen du Itzulpen Literarioaren Britainiar Zentroak.
Urterik urte, itzal handiko idazleak eta itzultzaileak elkarretaratzen ditu, aste betez, lantegi, mintzaldi eta eztabaida anitzetan, eta amaieran, itzulitako lanen irakurraldiak egiten dira. Uztailaren 20tik 26ra bitartean egiten da, Anglia Ekialdeko Unibertsitatean, herrialdeko askotako idazle nahiz itzultzaileen partaidetzaz, eta 2008ko edizioan lan hizkuntza hauek izango ditu: :
Arabieratik ingelesera
Itzultzailea/lantegiaren zuzendaria: Paul Starkey. Idazlea: Hassan Daoud
Ingelesetik italierara
Itzultzailea/lantegiaren zuzendaria: Susanna Basso. Idazlea: Giles Foden
Alemanetik ingelesera
Itzultzailea/lantegiaren zuzendaria: Shaun Whiteside. Idazlea: Lena Gorelik
Gaelera-ingelesa/ingelesa-gaelera
Itzultzailea/lantegiaren zuzendaria: Paddy Bushe. Poeta: Gabriel Rosenstock
Portugesetik ingelesera
Itzultzailea/lantegiaren zuzendaria: Daniel Hahn. Idazlea: José Eduardo Agualusa
Espainieratik ingelesera
Itzultzailea/lantegiaren zuzendaria: Cecilia Rossi. Idazlea: Carmen Posadas
Zabalik da udako eskolan izen emateko epea. Argibide gehiago eta izen emateko orria:
Itzulpen Literarioaren Britainiar Zentroaren webgunean