«Senez» aldizkariaren 32. alea sarean
EIZIEk argitaratzen duen Senez aldizkariaren 32. alea sarean dago osorik. Paperezko edizioa 2007ko abenduan argitaratu ostean, 15 artikuluz osatutako ale mardula sarean ipini dugu osorik.
Hona Karlos del Olmo aldizkariaren zuzendariak hitzaurrean idatzitako hitz batzuk: «Mundua lingua franca bakarra erabiltzera helduko balitz ere, itzuli beharra ez litzateke desagertuko (...) ezta tresnaren batek mintzakidearen esanak zuzenean itzuliko balizkigu garunean edo belarrira xuxurlatuko ere. Jakina, horrek denak, egun, beste kontzeptu bat berbakizun erabiltzera behartzen gaitu: aniztasun linguistikoa, alegia.»
Hitz horietan laburtzen ahal da Senez 32. alearen muina: itzulpengintzaren alderdi poliedrikoak eta betekizunak, jakintzaren teknologien aroan. Horrela, lanbidearen esparru gehienak datoz, era batera nahiz bestera, ordezturik, ale sendo honetan: literatura, nazioarteko harremanak, kultura, teknologia, hizkuntzalaritza, lexikologia, interpretazioa, tresna teknologikoak, artea, administrazioa, bertsolaritza, zuzenketa... eta japoniar haiku ederrak!
Artikulu guztiek laburpena dute gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.
Irakurgai gehiago:
Senez 32