Interpretearen eskuliburua
Gaur, maiatzak 23 dituela, Interpretearen Eskuliburua aurkeztuko dute Juanjo Pagola eta Joseba Urkia egileek, Eusko Jaurlaritzaren egoitzako areto nagusian, 12:30etan.
Juanjo Pagola eta Joseba Urkia HAEE-IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko lankideak dira, eta liburuan bildu dituzte azken hamabost urteetan interpretazio-arloan izandako esperientziak, batez ere herri-administrazioaren esparruan.
Interpretazio-motak, prestakuntza, hizkuntzen tipologiagatik sortzen diren arazoak eta interpretatzeko prozesua bera aztertu dituzte liburuan. Horiek dira atal nagusiak, baina interpretazioari buruzko beste hainbat gogoeta ere ageri dira: elebitasuna, euskararen leku urria bilera, jardunaldi eta antzekoetan, epaitegietako interpretazioa, eta abar.