Keinu hizkuntzaren IV. astea
Keinu hizkuntzaren IV. astea eta solasaldia antolatu ditu EHUko Filologia eta Geografi-Historia Fakultateak , 2008ko maiatzaren 26tik 30era.
Graduondoko ikasleentzako ikastaroa emango du Josep Quer (Universiteit van Amsterdam) irakasleak, aste osoan zehar, «Current issues in sign language research».
Aldi berean, keinu hizkuntzaren IV. solasaldiak Europako unibertsitate aditu asko elkartuko ditu, keinu hizkuntzaren ikerketaren egoera eta etorkizuneko ikuspegiak azaltzeko. Ez du ikerketak bakarrak lekua izango, praktika ere izango da. Besteak beste, hitzaldietako bat keinu hizkuntzan egina izango da, aldi bereko interpretazioarekin: keinu hizkuntzatik ingelesera eta, hortik lotura hartuta, aldi bereko interpretazioko ikasleek ingelesetik euskarara eta gaztelaniara egingo dute.
Argibide gehiago:
Keinu hizkuntzaren IV. astearen eta solasaldiaren egitaraua