XXVII. Uda Ikastaroak - Itzulpena eta interpretazioa

2008 Abuztua 27
XXVII. Uda Ikastaroak - Itzulpena eta interpretazioa

Datorren irailaren 8-10era justizia eta osasun alorrean egiten den interpretazioaren inguruko Uda Ikastaroa antolatu da Donostiako Miramar jauregian . Oraingoan, itzultzaile eta interpreteei zuzenduta egoteaz gain, aipatutako alorretan lan egiten duten profesionalei ere zuzenduta egongo da.

Lurdes Auzmendik eta Erika Gonzalezek zuzenduriko ikastaroan zehar, interpreteekin lan egiteak duen garrantzia azpimarratuko da, eta horretarako, esparru honetan eskarmentu zabala daukaten atzerriko nahiz bertako gonbidatuak izango ditugu.

Ikastaroaren (K. 11) programa hemen kontsulta daiteke.