Koro Navarro eta Antton Olanoren itzulpenak iruzkinen atalean
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean bi iruzkin gehitu ditugu: Karlos del Olmoren iruzkina: Hannah Arendt-en Eichmann Jerusalemen Itzultzailea: Koro Navarro Mikel Garmendiaren iruzkina: Pasqual Alapont-en Bai baina ez baina bai Itzultzailea: Antton Olano
Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.