Bekak Tarazonako Itzultzaileen Etxean
Tarazonako Itzultzaile Etxeak 20 beka emango ditu, europar itzultzaileek bertan lan egiteko aukera izan dezaten.
Beka bat eskatzeko baldintza bakarrak dira europar herritarra izatea, itzultzaile profesionala izatea, eta Europako hizkuntzaren batetik edo batera itzultzea. Bekaren bitartez, Itzultzaile Etxean 15-30 eguneko epean lan egiteko ostatuaren kostua eta eguneko 12 euroko lansaria jasoko du itzultzaileak.
Apirilaren 3az geroztik, 2008ko urtea amaitu bitartean eska daitezke bekak.
Argibide gehiago: