EIZIE Elkartearen 2008ko Batzar Nagusia

2008 Otsaila 28
EIZIE Elkartearen 2008ko Batzar Nagusia

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak 2008ko martxoaren 1ean egingo du urteko batzar nagusia, Zornotzan, Orue auzoan.

Ohi bezala, iaz egindako lanen berri emango du zuzendaritza batzordeak, eta aurtengo ekitaldian jorratuko dituen lan ildo nagusiak ere aurkeztuko ditu.

Horrez gain, zuzendaritza batzordea berrituko da; besteak beste, lehendakari berria izendatuko da. ItzulBaita proiektuak (Euskal Itzulpengintzaren Erreferentzia Gunea sortzeko abiapuntua) tarte berezia izango du bere jardueren berri emateko.