Euskaratutako antzerki-lanak sarean
Euskaratutako hainbat antzerki lan irakurtzeko aukera izango dugu Armiarma taldeak atondu duen Antzerti aldizkariaren berrargitalpen elektronikoari esker. Antzerti aldizkaria bi epealditan kaleratu zen (1932-1936 eta 1982-1985) eta bai euskal antzerkigintzaren zein antzerkiaren itzulpengintzaren historiarako erreferentzia nahitaezkoa da.
Antzerti aldizkariaren epealdi bietako ale guztiak daude sarean Armiarma.com-ek eratu duen Antzerti atalean, bai testu modura bai eta facsimilean (PDF), eta orotara 47 egileren lanak aurki daitezke, horietarik dozenatik gora euskaratuak. Guztira, 76 antzerki-lan daude bilduta. Itzulitako egileen artean badira klasikoak (Euripides, Sofokles ), zein egungo dramaturgoak (Dario Fo, Alfonso Sastre ), eta nabarmentzekoa da aldizkariaren azken bi urteetan itzulpengintza izan zela nagusi. Horri esker, literatura unibertsaleko izen nabarmenak euskarara ekarri zituzten (Carlo Goldoni, Jean-Paul Sartre, William Shakespeare, Manuel Maria ).
Webguneak eskaintzen dituen abantailetako bat itzultzailearen araberako bilaketa da, eta itzultzaileak atalean alfabetikoki zerrendaturik aurkituko ditugu itzultzaileak, bakoitzak itzulitako lanetarako loturarekin batera.