Kopia pribatuaren kanona
Espainiako idazle, itzultzaile eta argitaratzaileen jabetza intelektualaren eskubideak zaintzen dituen CEDRO elkartearen ekimenez, kopia pribatuaren kanonaren aldeko agerraldi sail handi bat ari da argitaratzen, egunotan, Espainiako hedabideetan.
Espainiako egileek paperezko nahiz Interneteko hedabideetan plazaratu dituzten iritzi artikuluetan, CEDROk orain arte kopia pribatuaren kanona edo konpentsazioa justifikatzeko erabili izan dituen oinarriak arrazoitzen dira.
Orain arte plazaratutako artikuluen zerrenda CEDROren webgunean ikus daiteke.