"...atzean itzultzailea dago" prentsa-artikuluak
ItzulBaitaren eta EIZIEren ekimenez, 2007ko abenduan hasi eta 2008ko urtarrilera bitartean, zenbait egunkarik lau artikulu argitaratu dituzte, ...atzean itzultzailea dago izenburuarekin.
Artikuluak aurrena Berria egunkariak argitaratu zituen (2007ko azaroa-abendua), euskaraz, eta gero Noticias de Alava, Noticias de Gipuzkoa eta Deia egunkariek, gaztelaniaz (2007ko abendua-2008ko urtarrila).
Horrez gain, itzulpengintzaren ikusgarritasuna bultzatzeko xedez, "Itzulpena Egunerokoan - eguneroko itzulpena" mahai-inguru eta umorezko ikuskizuna antolatu zituen 2007ko urrian. Itzulpenari buruzko hainbat aipu biltzen dituen ohar-kaier bat ere argitaratu zen.