Naroa Zubillaga eta Mirentxu Larrañagaren itzulpenak iruzkinen atalean
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean, Naroa Zubillagak itzulitako Franz Kafka-ren Bizian argitaratuak liburuaz Karlos del Olmok idatzi duen kritika, eta Mirentxu Larrañagak itzulitako John Boyne-ren Pijama marradunaz jantzitako mutikoa liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika gehitu ditugu.
Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.