"Formen matxinada" ZIO bilduman

2007 Azaroa 26
"Formen matxinada" ZIO bilduman

Bihar, azaroak 27 dituela, Jorge Wagensberg-en Formen matxinada liburuaren aurkezpena egingo da, idazlea bertan dela. Donostiako Joxe Mari Korta zentroan izango da (EHU), eguerdiko 12:30etan.

Ekitaldiari hasiera emateko, Ludger Mees Euskara Errektoreordeak ZIO bildumari buruz jardungo du. Ondoren, Juan Garziak Formen matxinadaz eta haren itzulpenaz hitz egingo du, eta, amaitzeko, Jorge Wagensbergen hitzaldia izango da: "Una profunda cuestión de superficie".

ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) bildumaren berri, hemen.