Telefono bidezko interpretazioa

2007 Azaroa 12
Telefono bidezko interpretazioa

Interpretazioa zerbitzu publikoetan: Telefono bidezko interpretazio-tailerra Datorren azaroaren 21ean telefono bidezko tailer bat egingo dugu Dualia Enpresako arduradunen lankidetzarekin. Teknika honen funtzionamendua azalduko da eta azalpen praktikoak ere emango dira interprete profesional baten laguntzarekin.

Goizean egingo dugu saio bat 12:00etatik 14:00etara (Arabako Campuseko Elurreta eraikineko 104 gelan) eta arratsaldean beste bat 16:30etatik 18:30etara (Arabako Campuseko Elurreta eraikineko 102 gelan).

Tailer honetan parte hartu nahi izanez gero, idatzi honako helbide hauetara (zuen izen abizenak eta parte hartu nahi duzuen txanda adieraziz):

lurdes.auzmendi@ehu.es

erika.gonzalez@ehu.es