"Kaio baten historia..." iruzkinen atalean

2007 Azaroa 5
"Kaio baten historia..." iruzkinen atalean

Jesus Mari Mendizabalek itzulitako Luis Sepúlveda-ren Kaio baten historia eta hegan egiten erakutsi zion katuarena liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika jarri dugu, literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean.

Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.