XXI. Jokin Zaitegi Sariketa
Literaturako Nobel Sariak euskaratzeko beka 2007 Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, XXI. Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute. Aurten, Suediako Akademiak Doris Lessing idazle britainiarrari eman dio Literaturako Nobel Saria, eta Lessing-ek idatzitako The Grass Is Singing (Belarra kantari) eleberria itzultzeko beka emango zaio lehiaketaren irabazleari.
Deialdian ezarri denez, 2007ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira itzulpen-laginak, eta epaimahaiak Idoia Gilleneak, Aiora Jakak eta Alberto Martinez de la Cuadrak osatuko dute 2008ko urtarrilaren amaiera baino lehen izendatuko du irabazlea. Elkar argitaletxeak, berriz, 2008ko Durangoko Azoka izango du epemuga itzulpena argitaratzeko.