Literatura Unibertsala bildumako bi ale aurkeztu dira
EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman beste bi itzulpen argitaratu dituzte bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek.
Literatura Unibertsala bildumaren barruan kaleratu berri diren aleak:
131. Stendhal: Parmako kartusia - Jon Muñoz
132. Nathaniel Hawthorne: Wakefield - Koro Navarro
Liburuen aurkezpena urriaren 25ean egin zen, Donostiako Udal Liburutegian. Bertan izan ziren Koro Navarro eta Jon Muñoz (itzultzaileak), Joseba Ossa (EIZIE), Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritza) eta argitaletxeetako arduradunak (Inazio Mujika eta Xabier Mendiguren).
Hemeroteka: