"Literatura Unibertsala" itzulpen lehiaketaren esleipena
Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketaren 2. deialdian aurkezturiko itzulpen proiektuen esleipena egin berri da.
Epaimahaia hauek osatu dute: Joseba Erkizia (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujika (Elkar eta Alberdania argitaletxeen izenean) eta Juan Garzia (EIZIEk izendatuta), eta, aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, bost lan hauek esleitu ditu:
- MOLIÈRE - "Le Tartuffe eta LAvare" - Juan Martin Elexpuru
- Marcel PROUST - "Du côté de chez Swann" - Joxe Austin Arrieta
- H.P. LOVECRAFT - "At the Mountains of Madness" - Ainara Ruiz Benito
- Thomas BERNHARD - "Der Untergeher" - Ibon Uribarri
- Milan KUNDERA - "Nesnesitelná lehkost bytí (L'insoutenable légèreté de l'être)" - Karlos Cid Abasolo