Itzulpengintza: Nazioarteko Eguna eta lanbidearen arriskuak
Urtero bezala, aurten ere FIT erakundeak (Fédération Internationale des Traducteurs, Itzultzaileen Nazioarteko Federazioa) idazki bat kaleratu du, irailaren 30ean ospatzen den Itzulpengintzaren Nazioarteko egunaren haritik. Aurtengo egunerako aukeratu duten leloa «Ez akabatu mezularia!» da. Idazkiak azaltzen duenez, jendea pentsaraztea izan dute helburu lelo hori hautatzerakoan, ez bakarrik zenbait itzultzailek aurre egin beharreko arriskuez, baita itzulpen-zerbitzu profesionaletara jotzea alferrikako kontua dela uste duten haien arriskuez ere.
Gogoeta hori gurera ere ekar daitekeela sinetsita, eta EIZIE ere FITeko kide den aldetik, testu horri oihartzuna eman nahi izan diogu, eta euskaraz eta gaztelaniaz jarri dugu. Urrutira gabe, irailaren 24an interprete bat hil zuten bi espainiar soldadurekin batera, Afganistanen.