Literatura Unibertsala bildumako hiru ale aurkeztu dira

2007 Iraila 19
Literatura Unibertsala bildumako hiru ale aurkeztu dira

EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman beste hiru itzulpen argitaratu dituzte bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek.

Literatura Unibertsala bildumaren barruan kaleratu berri diren aleak:

128. Ernesto Sabato: Tunela - Mikel Garmendia

129. Gesualdo Bufalino: Gaueko gezurrak - Josu Zabaleta

130. Chinua Achebe: Gainbehera dator dena - Alberto Martinez de la Cuadra

Liburuen aurkezpena irailaren 18an egin zen, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. Bertan izan ziren Mikel Garmendia, Josu Zabaleta eta Alberto Martinez de la Cuadra (itzultzaileak), Oskar Arana (EIZIE), Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritza), argitaletxeetako arduradunak (Inazio Mujika eta Xabier Mendiguren).

Hemeroteka:

Berria 07-09-19

Nontzeberri 07-09-18