"Ravel", Gerardo Markuletaren itzulpena iruzkinen atalean

2007 Iraila 3

Gerardo Markuletak itzulitako Jean Echenoz-en Ravel liburuaz Karlos del Olmok idatzi duen kritika jarri dugu, literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean.

Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.