Edward Seidensticker
Edward Seidensticker itzultzailea hil zen abuztuaren 26an Tokion, 86 urte zituela. Japoniar literaturaren ale garrantzitsuak itzuli zituen ingelesera, besteak beste Tale of Genji klasikoa.
Coloradon (Estatu Batuak) jaioa, Seidensticker-ek ingelesezko irakurlearen eskuetara ipini zuen japoniar literatura modernoko maisu Yasunari Kawabata, 1968an Literaturako Nobel saria irabazi zuen bere prosa soil eta zoliaz, Snow Country eta beste hainbat lanetan.
Seidensticker-ek Liburuaren Sari Nazionala jaso zuen 1971n, Kawabataen The Sound of the Mountain obraren itzulpenagatik. Baita ere, bere itzulpenetan argitaratu diraThe Decay of the Angel, Yukio Mishimaren Sea of Fertility tetralogiaren azken liburukia, eta Mishimaren ipuin asko. Halaber, Jun'ichirō Tanizaki-ren The Makioka Sisters eta Some Prefer Nettles itzuli zituen Seidensticker-ek, eta haren obrak XX. mendeko japoniar literaturaren barruan duen lekuaz kritika ugari argitaratu zituen.
Bere ohar autobiografikoak 2001ean argitaratu zituen Tokyo Central: A Memoir liburuan.