Literatura Unibertsaleko bildumaren itzulpenak
![Literatura Unibertsaleko bildumaren itzulpenak Literatura Unibertsaleko bildumaren itzulpenak](https://eizie.eus/eu/albisteak/1188397468/@@images/fa69d24a-0c01-4718-a007-aa31ef775b0d.jpeg)
Literatura Unibertsaleko bildumarako itzulpen lehiaketaren 2007ko bigarren deialdian proposamenak aurkezteko epea irailaren 5ean amaituko da.
Ikus hemen lehiaketaren oinarriak eta itzulgaien zerrenda.
Literatura Unibertsala izeneko bilduma auzo-hizkuntzetan sortu eta euskarara itzulitako literatura-lan ederrenez osaturiko liburu-bilduma da. Liburuok, 1989az geroztik EIZIEk Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin, eta elkarteak unean uneko argitaletxeekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen uzta oparoa dira.
Argibide gehiago:
. Literatura Unibertsaleko bilduman orain arte argitaratutako liburuen
zerrenda
. Argitaratutako zenbait libururen
iruzkinak