Literatura Unibertsaleko bildumaren itzulpenak

2007 Abuztua 29
Literatura Unibertsaleko bildumaren itzulpenak

Literatura Unibertsaleko bildumarako itzulpen lehiaketaren 2007ko bigarren deialdian proposamenak aurkezteko epea irailaren 5ean amaituko da.

Ikus hemen lehiaketaren oinarriak eta itzulgaien zerrenda.

Literatura Unibertsala izeneko bilduma auzo-hizkuntzetan sortu eta euskarara itzulitako literatura-lan ederrenez osaturiko liburu-bilduma da. Liburuok, 1989az geroztik EIZIEk Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin, eta elkarteak unean uneko argitaletxeekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen uzta oparoa dira.

Argibide gehiago:
. Literatura Unibertsaleko bilduman orain arte argitaratutako liburuen zerrenda
. Argitaratutako zenbait libururen iruzkinak