Itzulpen arriskutsuak
Frantzia hegoaldeko ikasle gazte bat atxilotu eta galdekatu du poliziak, Harry Potterren azken liburuaren itzulpena sarean ipini izanagatik. Ez dirudi, dena dela, dirua irabazteko asmoz egin duenik, baizik zaletasun hutsez.
Aix-en-Provence (Bouches-du-Rhône) hirian bizi den 16 urteko gazte bat galdekatu dute poliziek, J.K. Rowling idazlearen azken liburukia frantsesez ipini zuelako Interneten. Itzulpena tarte izugarri laburrean egin zuen, frantsesezko bertsio ofiziala ez baita urriaren 26 arte argitaratuko, Gallimard etxean.
Albistea plazaratu zuen Le Parisien egunkariaren arabera, itzulpena eskuragarri zegoen sarean Harry Potter and the Deathly Hallows liburua uztailaren 21ean mundu osoan lehenengoz argitaratu eta handik egun gutxira.
Ikertzaileak harrituta gelditu dira itzulpena oso kalitate handikoa baita. Alabaina, frantsesezko bertsio pirata eskuratzerik ez dago, epaileen aginduz webgunea itxia egin baitute.