"Vitoria-Gasteiz" Haur eta Gazte Literaturako Itzulpen Sariak
2007
Uztaila
16
Aurten ere, deitu dira Vitoria-Gasteiz Haur eta Gazte Literaturako Itzulpen Sariak, aipatu hiriko Udalaren eskutik. Sariotara 2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, haur eta gazte literaturaren alorrean euskaraz argitaratutako itzulpen lanak aurkez daitezke 2007ko irailaren 17a arte.
Haur eta Gazte sailetan bina sari ezarri dira, 9.000 eurokoak.
Sari horiez gain, ohorezko aipamenik ere egin ahal izango da, beste lan batzuen kalitatea nabarmentzeko.