Jon Alonso itzulpenaz eta sistema literarioaz "Astrolabioa" liburuan

2007 Uztaila 6
Jon Alonso itzulpenaz eta sistema literarioaz "Astrolabioa" liburuan

Astrolabioa saiakera literario bat da, eta lau artikulu biltzen ditu; lehengo hiruretan egileak, irakurlea den aldetik eta itzultzailea den aldetik metaturiko esperientziak lagun, nola halako bidezidorrak bilatu nahi ditu letren oihanean, gustuko idazleen eta erreferentzien bitartez, inork literaturan jarduteko eduki ditzakeen arrazoiak eta literaturan egoteko bere koordenadak errepasatzeko asmoz. Artikuluok itzulpenak guretzat daukan garrantzia agerian uzten dute, eta zeharka izan arren, intentzio literarioaz egindako itzulpen-antologia partzialen aldeko aldarria dela esan genezake, baita ere.

Laugarren artikulua gure sistema literarioaren zenbait alderdi aztertzen dira, zeharka, alderaketaz, gai horretarako hurbilpen xume bat eginez, jakinik munduan distantziak laburtzen ari direla, eta beraz ez dela faltako bizia barkatuko dion kritikari posmodernorik, AEBetako unibertsitateetatik etorria, edo urrutiagotik ausaz.

JON ALONSO (1958)

Iruñekoa, itzultzailea ogibidez. Hau da argitaratzen duen zortzigarren liburua. Saiakera, nobela, ipuina eta artikulugintza landu ditu, batez ere.

Argitaletxea: Pamiela 2007.