Erabaki da “Literatura Unibertsala” itzulpen lehiaketa

2007 Uztaila 6
Erabaki da “Literatura Unibertsala” itzulpen lehiaketa

Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketan aurkezturiko itzulpen proiektuen esleipena egin berri da. Epaimahaia hauek osatu dute: Joseba Erkizia (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujika (Elkar eta Alberdania argitaletxeen izenean) eta Juan Garzia (EIZIEk izendatuta), eta, aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, bi lan hauek esleitu ditu: - Flannery O’Connor, “A good man is hard to find” - Itziar Otegi - Arthur Schnitzler, Ipuin antologia – Ainhoa Irazustabarrena Hori horrela, EIZIEk bigarren deialdia antolatzea erabaki du, eta aurki egingo du deialdi publikoa.