Itzulpena eta interpretazioa zerbitzu publikoetan: garrantzia eta garapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen barruan, 2007ko irailaren 3tik 5era zerbitzu publikoetan egiten den itzulpenaz eta interpretazioaz ikastaroa izango da Donostian . Ikastaroak aztertuko dituen gaien artean izango da, besteak beste, itzulpenaren eta interpretazioaren zeregina etorkinen eskubideak ziurtatzeko.
Ikastaroaren zuzendari izango dira Lurdes Auzmendi eta Erika Gonzalez, biak irakasle Filologia eta Geografia-Historia Fakultatean Gasteizen, eta EIZIEko kide.
Ikastaroak zehazki aztertuko ditu itzulpengintzaren eta interpretazioaren egoera zerbitzu publikoetan (justizia, osasuna, hezkuntza eta abar), interpretazio soziala izenaz ezagutzen dena zertan den argitzeko asmoz. Ikastaroaren hizkuntza ofiziala gaztelera izango da.
Argibide gehiago:
Ikastaroaren egitaraua, izen-ematea eta informazio orokorra