EIZIEk 20 urte
Ekainaren 11n hogei urte izango da euskal itzultzaileen elkartea sortu zela, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian. Juan Mari Lekuona , Xabier Mendiguren eta Josu Zabaleta izan ziren bilkura erabakigarri hartan.
Elkartea legez erregistratu eta eratzeko lehen urratsa izan zen hura. Handik aurrera, lan neketsu bati ekin zioten elkartearen sortzaileek, 1988ko urtarrilaren 30ean lehen batzar nagusia bildu zen arte.
Eraketaren kronikan gehiago sakondu nahi izanez gero, hona Senez aldizkarian argitaratutako bi artikulu: