Edorta Jimenezen «Kilkerren hotsak», gaztelaniaz

2007 Ekaina 4
Edorta Jimenezen «Kilkerren hotsak», gaztelaniaz

Edorta Jimenezek (Mundaka, 1953) El canto de los grillos aurkeztu berri du; hau da, Kilkerren hotsak ( Susa , 2003) nobelaren gaztelaniazko itzulpena. Ttartalo argitaletxeak kaleratu du liburua, eta itzulpenaz Bego Montorio arduratu da. Aurki, Pahl-Rugenstein argitaletxeak ) argitaratuta, alemanez ere irakurri ahalko da Jimenezen lan hau.

Gerra zibilean girotutako istorioa dugu Kilkerren hotsak, eta Alejandro Mallona da pertsonaia nagusia, Mundakako alkatea izandakoa. Nobelan zehar, nolanahi ere, beste pertsonaia historiko batzuk ere agertzen dira, hala nola Robert Capa eta David Seymour "Chim" argazkilariak, George Steer kazetaria edo Lauaxeta poeta.

Ez da honakoa Edorta Jimenezi beste hizkuntza batera itzultzen zaion lehen lana. Aurretik, gaztelaniara itzuliak ditu, adibidez, Azken fusila (El último fusil), Baleen berbaroa (Voces de ballena), Hamalau ipuin (La estela de los ahogados) edo, berriki, Sukar ustelaren urtea (El año del tifus), Argentinan argitaratu baita. Bestalde, italierara itzuliak ditu, era berean, Baleen berbaroa (La voce delle balene) eta Azken fusila (L'ultimo fucile).