"Oker ttiki garrantzigabeak" eta "Salbazioko Armada" iruzkinen atalean
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Fernando Rey-k itzulitako Antonio Tabucchi-ren Oker ttiki garrantzigabeak liburuaz Karlos del Olmok idatzi duen kritika, eta Patxi Zubizarretak itzulitako Abdela Taia-n Salbazioko Armada liburuarena, Mikel Garmendiak egina.
Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.